II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LONGIDA
Laborantzako herrilurren zuzeneko esleipena herritarren artean
Longidako Udalak, 2009ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Erdotzaingo laborantzako herrilurren aprobetxamenduen esleipena eska dezaten. Modua herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da eta udal idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.
Longidan, 2009ko martxoaren 23an.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L0912425