II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LERIN
Katastroko aldaketa
Alkatetzak 2009ko martxoaren 16an eman ebazpenaren bidez ofizioz hasi zen Leringo Udaleko landalurreko ondasunen katastroa eta hirilurreko ondasunena aldatzeko prozedura; hirilurreko ondasunen katastroan sartuko dira lurzatiaren muga aldaketa, NANaren, posta kodearen eta helbidearen aldaketa, eraisketa, berritzea, obra berria, eguzki plakak, birzatiketa, hegalkinaren lagapena, batzea, zatitzea eta desegitea; eta landalurreko ondasunen katastroan banantzeak, eta bi katastroetan Idazkaritzan egiteke dauden eskualdatze guztiak; hor daude, halaber, urteko mantentze-lana, Tracasako talde teknikoak egiten duena, eta katastroetan atzemandako hutsegiteen zuzenketa.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen zaie interesdunei katastroko mantentze-lan horren espediente osoa Udalaren Idazkaritzan dutela eskuragarri, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabetez azter dezaten, bulego orduetan, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lerinen, 2009ko martxoaren 17an.-Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.
Iragarkiaren kodea: L0912478