50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEGARIA

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Legariako Udaleko alkate udalburuak, martxoaren 17ko 5/09 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen kudeaketako hirigintza hitzarmena, lurzoru urbanizagarri sektorizatuan (Udal Planeko S2B sektorean) lagatu beharreko %10 eskudirutan ordaintzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Legarian, 2009ko martxoaren 23an.-Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0912444