II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
CÁRCAR
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Carcarko Udalak, 2009ko martxoaren 12an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Hasiera batean onestea UCA-5 unitateko xehetasun azterlana, Mª Jesús Los Arcos kalekoa, Jesús Agredak sustatua; Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Epe horretan alegaziorik ez bada, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.
Carcarren, 2009ko martxoaren 13an.-Alkate udalburua, Germán Agreda.
Iragarkiaren kodea: L0912655