50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BIURRUN-OLKOTZ

OUE-5 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Udal honek, 2009ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

Hirugarrena.-OUE-5 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena.

2008ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Olkozko OUE-5 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, eta 2009ko urtarrilaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Hilabete igaro da argitaratu zenetik eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Alkatearen proposamena da behin betikoz onestea Olkozko OUE-5 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribatzea.

Zinegotziek aho batez erabaki dute:

1) Behin betikoz onestea Olkozko OUE-5 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.

2) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3) Behin betiko onespena Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribatzea.

Erabaki honen aurka, paratzen ahal da berraztertzeko errekurtsoa, Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Biurrunen, 2009ko martxoaren 4an.-Alkatea, Jesús Astrain Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0912474