50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

110/2009 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Hezkuntza Departamentuak sustatzen dituen irakaskuntza eleanitzeko programen barruan, atzerriko hizkuntzetan espezialistak ez diren irakasleei Bigarren Hezkuntzako hizkuntza bera ez diren arloak irakasteko baimena emateko deialdiaren oinarriak onesten dira.

Hezkuntza Departamentuak ingeleseko eta frantseseko programa eleanitzak sustatzen ditu, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko batzuetan garatzen direnak. Atzerriko hizkuntza bera ez diren arloak irakasteko kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan maila handiko irakats-ezaugarriak behar direnez, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak prozedura bat onestea proposatu du, atzerriko hizkuntzetan espezialistak ez diren irakasleei hizkuntza bera ez diren kasuan kasuko arloak atzerriko hizkuntzetan irakasteko baimena emateko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuak sustatzen dituen irakaskuntza eleanitzeko programen barruan, atzerriko hizkuntzetan espezialistak ez diren irakasleei Bigarren Hezkuntzako hizkuntza bera ez diren arloak irakasteko baimena emateko deialdia onestea.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Hautapen Batzordeko kideei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 18an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

Lehena.-Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da Hezkuntza Departamentuak sustatzen dituen irakaskuntza eleanitzeko programen barruan, atzerriko hizkuntzetan espezialistak ez diren irakasleei Bigarren Hezkuntzako hizkuntza bera ez diren arloak atzerriko hizkuntzan irakasteko baimena emateko prozedura arautzea eta horretarako dei egitea.

Baimen horrek ez du behin ere sortuko kasuan kasuko atzerriko hizkuntza mailako titulurik edo berariazko ziurtagiririk.

Bigarrena.-Parte hartzeko baldintzak.

1. Baldintza orokorra.

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetako irakasleek hartzen ahalko dute parte, bai funtzionarioek bai lan kontratupekoek, direla finkoak edo aldi baterakoak.

2. Beharrezkoa den ingeles maila.

Atzerriko hizkuntza bera ez diren arloak irakasteko behar den maila, gutxienez ere, Hizkuntzen Europako Marko Bateratuko C1 da.

Maila hori frogatzeko, titulu hauek aurkezten ahalko dira: Filologiako edo Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, kasuan kasuko hizkuntzan; hizkuntza eskola ofizialetako kasuan kasuko hizkuntzako gaitasun agiria; Cambridgeko Unibertsitateko Certificate in Advanced English, edo goragokoa; Alliance Françaiseko Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF) edo Diplôme Superieur d'Études Françaises Modernes (DS) edo goragokoa.

Titulu horietarik bat ere ez daukaten irakasleek prozedura honetarako prestaturiko hizkuntza gaitasuneko proba gainditu beharko dute.

Hirugarrena.-Hizkuntza gaitasuneko proba.

C1 mailako hizkuntza gaitasuneko proba honek bi fase izanen ditu:

1. fasea: hautagaien irakurmena, idazmena eta ahozko ulermena baloratzeko ariketak.

2. fasea: ahozko adierazpena baloratzeko ariketa.

Probaren azken emaitza GAI edo EZ GAI izanen da.

Probaren orotariko eskema hauxe da:

FASEA

ARIKETAK

EHUNEKOA

GUTXIENEKOA

IRAUPENA

1

Irakurmena

%20

%50

60-90'

Entzumena

%20

%50

30-45'

Idazmena

%30

%50

90'-120'

1. fasea, guztira:

%70

%50

Handiena: 3h 30'

2

Ahozko adierazpena

%30

%50

30'-45'

GUZTIRA:

%100

%60

Laugarrena.-Aplikazio esparrua.

Atzerriko hizkuntza jakin batean hizkuntza egiaztagiria izateak pertsona gaitu egiten du dagozkion hizkuntza bera ez diren arloak irakasteko, egiaztapenaren xede den atzerriko hizkuntzan, Hezkuntza Departamentuak sustatzen dituen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza eleanitzeko programen barrenean.

Irakaskuntza eleanitzeko programa horietan parte-hartzea indarra duten arauetan ezarririko jarraibideekin eta, bidezkoak badira, hobe beharrez eta kalitatea helburu ikastetxe horietan ezartzen direnekin gertatuko da, horien artean, berariazko prestakuntzako jarduerak eta kasuan kasuko atzerriko hizkuntzako prestakuntzaren jarraipena.

Bosgarrena.-Agiriak.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten irakasleek 2. eranskineko ereduaren araberako eskabide orria eta agiri hauek aurkeztuko dituzte:

-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua. Agiri hori DIN-A4 paperean aurkeztuko da.

-Bigarren oinarrian aipatzen den hizkuntza maila frogatzen duten agiriak, baimena emateko eskatzen direnak.

Seigarrena.-Eskabideak aurkezteko modua eta epea.

1. Lanpostuak lortzeko eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira (Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001 Iruña), Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari igorriak.

Eskabideak aurkezten ahalko dira, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen dituen gainerako egoitzetan. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

2. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zazpigarrena.-Baimena emateko Batzordea.

Baimena emateko Batzordeak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria edo horren eskumena hartzen duen pertsona.

Kideak: Atzerriko Hizkuntzen Ataleko burua eta Hezkuntza Departamentuko bi hizkuntza teknikari.

Zortzigarrena.-Onartuen zerrenda eta probaren bi faseetako deialdiak.

1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Baimena emateko Batzordeak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web orrian onartuen behin-behineko zerrenda eta baimena lortzeko prozedura argitaratuko ditu.

2. Zerrenda horren kontra erreklamazioak egiten ahalko dira, idatziz, eta, behar denean, akatsak zuzendu, jendaurrean jarri eta hiru egun balioduneko epean.

3. Epe hori bukaturik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da, baztertzeko arrazoiak azaldurik, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es wegbunean. Horrekin batera, hautagaiei dei eginen zaie hizkuntza probaren lehen fasea egiteko (ikus hirugarren oinarria).

4. Lehen faseko emaitzak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web orrian argitaratuko dira. Horrekin batera, GAI kalifikazioa lortu duten hautagaiei dei eginen zaie probako bigarren fasea egiteko (ikus hirugarren oinarria).

Bederatzigarrena.-Probetako epaimahaiak.

Baimena emateko Batzordeak epaimahai bana izendatuko du frantses eta ingeleseko probetarako. Horiexek arduratuko dira kasuan kasuko probak prestatzen, administratzen eta baloratzen.

Hamargarrena. Probako emaitzen argitalpena eta deialdiaren gaineko ebazpena.

Probako behin-behineko emaitzak Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web orrian argitaratuko dira.

Emaitza horien kontra erreklamazioa aurkez daiteke, argitara eman eta biharamunetik hasita hiru egun naturaleko epean.

Aurkezturiko erreklamazioen gainean ebatzirik, probako behin betiko emaitzak Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web orrian argitaratuko dira.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak behin betiko ebazpena emanen du, kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan Bigarren Hezkuntzako hizkuntza bera ez diren arloak irakasteko baimenduriko irakasleen zerrenda edukiko duena.

Hamaikagarrena.-Irakaskuntza eleanitzeko programei atxikiriko irakasleak.

2008-09 ikasturtea arte Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza eleanitzeko programetan parte harturiko irakasleek lau ikasturte izanen dituzte, 2009-10 ikasturtetik hasita, kasuan kasuko baimena lortzeko. Hala ere, bitarte baterako, segitzen ahalko dute programa horietan irakasten, gorabeherengatik hala komeni denean. Epe hori iragaten denean, kasuan kasuko baimenak ahalbidetuko du programa eleanitzak irakastea.

Hamabigarrena.-Baimenaren indarraldia.

Hezkuntza Departamentuak sustaturiko programen barruan Bigarren Hezkuntzako hizkuntza bera ez diren arloak irakasteko hizkuntza baimenak indarra galduko du baimena hizkuntza probaren bidez lortu duen pertsonak kasuan kasuko baimena lortu ondoko bost ikasturteetan kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan arlo bat ere irakasten ez badu.

Hizkuntza gaitasunaren indarra galdu eta berriro lortu nahi izanez gero, irakasleak berriro lortzeko kasuan kasuko prozeduran parte hartu beharko du. Probako lehen fasetik salbuetsirik egonen dira.

Hamahirugarrena.-Hizkuntza maila neurtzeko bestelako probak.

Aurreko prozesuetan, Hezkuntza Departamentuak bestelako helburuetarako dei egindakoetan, atzerriko hizkuntzaren jakite maila neurtzeko probaren bat gainditu dutenei ez zaie ofizoz baimenik emanen.

Hamalaugarrena.-Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari igorria, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. ERANSKINA

Hezkuntza Departamentuak sustatzen dituen irakaskuntza eleanitzeko programen barruan, hizkuntza bera ez diren arloak irakasteko
baimena lortzeko prozeduran parte hartzeko eskabidea

Izen-deiturak: .............................. NANa: ...............

Helbidea: ...................................................

Telefonoa: ......................... Posta elektronikoa: ..................

Lantokia 2008-2009 ikasturtean: . ....................................

Irakaskuntza espezialitatea: ....... ...........................................

Atzerriko hizkuntzako titulua:

Frantsesa: . ...........................

Ingelesa: ... ..........................

Titulurik aurkeztu ezik, egokia den laukitxoan X bat jarri:

  • Frantseseko hizkuntza gaitasunerako proba egin nahi dut.
  • Ingeleseko hizkuntza gaitasunerako proba egin nahi dut.

Data eta sinadura

ESKOLAKO HIZKUNTZA PLANGINTZAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

Iragarkiaren kodea: F0912654