50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARESO

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Aresoko Udalak, 2009ko martxoaren 25eko osoko bilkura berezian, erabaki zuen behin betiko onestea Aresoko Eluseder industrialdeko P-1b lurzatiaren xehetasun azterlana, Construcciones Sukia, S.A.k sustatua. Proiektua Larraitz Sasiain arkitektoak eta Marco Segurota geologoak prestatua da, eta helburua du P-1b lurzatian antolamendua ezartzea bertan ezarri beharreko jarduerak bat izan beharrean lau izan daitezen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 81.1 artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz.

Areson, 2009ko martxoaren 25ean.-Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0912664