50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

UHARTE ARAKIL

2008ko kontuak

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da ezen Uharte Arakilgo Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik eta 2009ko martxoaren 17an egin bilkuran, adostasun txostena eman diela Uharte Arakilgo Udalaren 2008ko aurrekontua likidatzeko kontuei. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Uharte Arakilen, 2009ko martxoaren 23an.-Alkatea, Joaquín María Huarte Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0912593