48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

PITILLAS

Obra kontratuaren esleipena

Pitillasko Udalak, 2009ko apirilaren 3ko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen Pitillasko udal instalazioetan bi padel-pista egiteko obraren lizitazioari buruz (lanakToki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren bidez finantzatuko dira):

"Pitillasko udal instalazioetan bi padel-pista egiteko obrarako proposamenei buruzko akta ikusirik (proposamenak 2009ko martxoaren 18an ireki ziren), eta aurkezturiko agirietako hutsak zuzendu ondoren, erabaki da obra hori Construcciones Naolsa, S.L.ri esleitzea, 81.355,50 eurotan (BEZa barne). Obrak egiteko epea: 35 egun".

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2009ko apirilaren 8an.-Alkate udalburua, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L0913527