48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GOIZUETA

Kontratutaren behin betiko esleipena, Ekonomia Suspertzeko Estatuaren Funtsaren barrenean sartutako obra batena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Goizuetako Udaleko Batzarrak 2009ko apirilaren 7an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko esleitu dela ondoren zehazten den obra kontratu hau, azaroaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legearen bidez sortutako Toki Inbertsioetarako Estatu Funtsaren kargura finantzatuko dena:

Xedea: Goizuetako Urumea ibaiaren ezkerraldeko bidegorriaren lurzorua eta argindarra berritzeko obra.

Prozedura: negoziatua, Europar Batasunean publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz.

Tramitazioa: presakoa.

Enpresa esleipenduna: Excavaciones Joarbe, S.L.

Esleipenaren zenbatekoa: 144.245,00 euro (BEZa barne).

Goizuetan, 2009ko apirilaren 7an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0913532