48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BERRIOZAR

Nabe bat eraikitzeko lanen kontratua, Berriozarko Udalaren obra, lorategi eta garbiketa zerbitzurako. Behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrrak 2009ko martxoan hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:

Kontratuaren xedea: nabe bat eraikitzeko lanen kontratua, Berriozarko Udalaren obra, lorategi eta garbiketa zerbitzurako.

Kontratazio mota: prozedura irekia.

Gehieneko gastuaren aurrekontua: 629.935,3 euro, BEZa eta industria mozkina barne.

Lanak egiteko epea: 6 hilabete.

Esleipen-hartzailea: Obras Especiales Navarra, S.A.

Esleipenaren zenbatekoa: 625.902,57 euro, BEZa eta industria mozkina barne.

Lanak egiteko epea: 160 egun natural.

Enpleguaren sustapena: esleitutako obra horretan 22 langile ariko dira, 13 enplegu berriarekin eta 9 enplegua mantentzeko.

Berriozarren, 2009ko apirilaren 7an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0913546