48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

36/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Mendabiako Udal Plana La Nevera industrialdeko S8/AR-10 eta S9/AR-11 sektoreetan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

Mendabiako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Mendabiako Udal Plana La Nevera industrialdeko S8/AR-10 eta S9/AR-11 sektoreetan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betiko onestea.

2. Aldaketa espediente hau garatuko duen plan partzialak determinazio hauek jasoko ditu:

-Pasada de los Zagurrianos edo de Las Viñas izeneko abelbidearen trazadura alternatiboak Nafarroako Abelbideei buruzko 19/1997 Foru Legearen 10. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Izaera juridikoari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko jabari publikoko ondasunaren izaera izanen dute eta, beraz, Udalari nahitaez laga beharreko eremu libreetatik bereizita egonen dira, eta ez dira halakotzat hartuko.

-Lurzati berrantolamenduko gaur egungo bideak (Vianako bidea eta Taluberasko bidea) ez dira moztuko, edo pasabide alternatiboak aurreikusi beharko dira haietarako.

-Sarbiderako biribilgunea behar bezala zehaztuko duen trafiko azterlan bat jasoko da plan partzialean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren txostena beharko duena.

3. Adieraztea foru agindu honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau Mendabiako Udalari eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 2an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0911252