48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORKOIEN

Deialdia, Orkoiengo Udaleko zerbitzu anitzetako bi lanpostu, kaleko garbiketa lanetarako, oposizio bidez betetzeko.
Beste izendapen proposamen bat

Ikusirik Orkoiengo Udaleko zerbitzu anitzetako bi lanpostu, kaleko garbiketa lanetarako, oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak egindako proposamena, otsailaren 20an, 2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua. Eta José Ignacio Ropero Sánchez izangaiak izendapenari egindako ukoa aurkeztu duelarik. Deialdiko 9.5 oinarriari jarraikiz (maiatzaren 12an, 2008ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen), Udaleko alkateak ebazpena eman du, gainditu dutenen zerrendan uko egin duenaren ondoren agertzen den izangaiarekin baja betetzeko; izangai hori eranskinean agertzen da.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2008ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an).

Orkoienen, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

ERANSKINA

Proposatutako izangaia

Juan Luis Navascués Irujo

Iragarkiaren kodea: L0911531