48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERTIZARANA

Udalbatzako karguen ordaina, 2009

Udalak, 2009ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideak beren karguan aritzeagatik ordaintzea erabaki zuen, bertzeak bertze; hori guztia, azaroaren 20ko 19/2004 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bertan ezartzen baitira 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsatik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula. Hartara, hau onetsi zuen aho batez:

1. Alkatearendako 6.545 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea urtean karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, Herriko Etxera joateagatik eta osoko bilkuretan, organo kolegiatuen batzordeetan eta bileretan parte hartzeagatik. Diru kopuru hori gastu gisa ordainduko da eta PFEZtik salbuetsirik geldituko da, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 14.2.b) artikuluan xedatuarekin bat.

2. Zinegotziendako urtean 1.337 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea, karguaren betebeharrak betetzeko, hau da osoko bilkuretan eta organo kolegiatuen bilkuretan parte hartzeagatik. Diru kopuru hori gastu gisa ordainduko da eta PFEZtik salbuetsirik geldituko da, ekainaren 2ko 47/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 14.2.b) artikuluan xedatuarekin bat.

3. Aipatu berri diren kopuruak urtero eguneratuko dira, 19/2008 Legearen 3.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

4. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie Udalbatzako kideei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoan.

5. Erabaki honek atzerako eragina izanen du, 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Bertizaranan, 2009ko martxoaren 12an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0911894