48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 64 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 64 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2006ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena.

Kontuan harturik Fernando Madurga Diez jaunak ez duela lanpostuaren jabetza hartu jakinarazi zenetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko eskubide guztiak galdu ditu. Bestalde, José M.ª García Echevarria jaunaren borondatezko eszedentzia adierazi da, berak eskaturik, lanpostuaz jabetzen den egun beretik aurrera, beste administrazio publiko batean lanean aritzeagatik.

Ondorioz, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo dauden izangaiek beteko dituzte lanpostuak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izendatzeko proposamena osatzen da honako hauekin: Alberto Mendilazo Anaut, M.ª Felisa Irizar Jauregui.

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 12an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0912105