48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SESMA

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2009ko otsailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udalaren Hiri Planean. Hain zuzen ere, Hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantzetako 57.2 artikulua aldatuko da (II. kapitulua.-Eraikuntzaren gaineko baldintza orokorrak; 3. atala. Bolumen baldintzak).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Sesman, 2009ko otsailaren 26an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0911410