48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udal ordenantza, Polizia Administratiboaren arloko zehapen prozedura arautzen duena. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko martxoaren 4ko bilkuran, erabaki zuen behin-behinekoz onestea Polizia Administratiboaren arloko zehapen prozedura arautzen duen ordenantza. Onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Noainen, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0911896