48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GARTZARON

Ordenantza, Gartzarongo Kontzejuko herritarren ekarpen partikularrak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Gartzarongo Udalak, 2008ko uztailaren 5eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gartzarongo Kontzejuko herritarren ekarpen partikularrak arautzen dituen ordenantza (2009ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen horri buruzko iragarkia, otsailaren 4an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Gartzaronen, 2009ko martxoaren 13an.-Kontzejuko burua, Anunciación Sarasibar Nazabal.

ORDENANTZA, GARTZARONGO KONTZEJUKO HERRITARREN EKARPEN PARTIKULARRAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Gartzarongo Kontzejuko bizilagunen ekarpen partikularrak arautzea du xede ordenantza honek, Kontzejuaren ondasunak mantentzearren.

2. artikulua. Ondasunen aprobetxamendua eta erabilera, baita haien mantentze lana ere, bizilagun guztiei badagokie, Kontzejuarenak dira.

3. artikulua. Ordenantza honen bidez elizaren mantentze lana, auzolanak eta bizilagunen betebeharrak egiten ez dituztenen zehapen ekonomikoak arautu gogo dira.

II. TITULUA

Administrazioa eta xedapen egintzak

4. artikulua. Kontzejuak ez baitu behar adinako diru-sarrerarik mantentze lanak enpresa bati esleituta ordaintzeko, haren mugapean antolatzen diren auzolanetan parte hartzen ez dutenei 50 euroko zehapena ezarriko zaie.

5. artikulua. Urteko kanona ezartzen da, 200 eurokoa, herriguneko etxebizitza bakoitzarentzat Kontzejuaren gastuetarako; baserriek, aldiz, herriko argia ordainduko dute.

6. artikulua. Eliza Kontzejuaren ondasuna izanik, bizilagun guztiei dagokie haren mantentze lana; horrenbestez, 100 euro ordaindu beharko da eliza hilean ez garbitzeagatik.

7. artikulua. Kopuru horiek urtero berrikusiko dira, urteko KPIren arabera.

Iragarkiaren kodea: L0911858