48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FONTELLAS

2009ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak
eta gainerako ordainarazpenak

Udalak, 2008ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009rako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak, herrilurreko saria eta gainerako ordainarazpenak aldatzeari buruzko espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2009ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, argitaratu ondotik, eta ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Hona hemen arauketa:

Zerga-tasak.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,337.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,679.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,9.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4ko udal indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3,1eko portzentajea tarte guztietarako eta %20ko karga tasa.

-Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Ondareko diru-sarrerak.

-Ureztapenak: 9 euro erregua.

Tasak eta prezio publikoak.

-Konpultsa: 2 euro.

-Fotokopia: 0,2 euro.

-Kolorezko fotokopia: euro 1.

-Egiaztagiria: euro 1.

-Fax orria: 0,50 euro.

-Lurzati zedula: euro 1.

-Udal planaren kopia, CD ROM-eko euskarri informatikoan: 20 euro.

-Udal planaren kopia, disketeko euskarri informatikoan: 10 euro.

-Ezkontza zibilaren tasa: 10 euro erroldatuendako; 50 euro erroldatu gabeendako.

-Nitxoak: 544 euro.

-Pasabideak: 62,50 euro.

-Igerilekuak:

  • Lagun baten abonamendua: 51 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua: 70,50 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua, hilabetekoa: 32 euro.
  • 2 lagunen abonamendua: 78 euro.
  • Erroldatu gabeko 2 lagunen abonamendua: 104 euro.
  • 3 lagunen abonamendua: 124 euro.
  • Erroldatu gabeko 3 lagunen abonamendua: 135,50 euro.
  • 4 lagunen abonamendua: 124 euro.
  • Erroldatu gabeko 4 lagunen abonamendua: 156 euro.
  • 5 lagunen abonamendua: 130 euro.
  • Erroldatu gabeko 5 lagunen abonamendua: 166,50 euro.
  • Haurren sarrerak (4-10 urte): 2 euro.
  • Helduen sarrerak: 6 euro.
  • Deskontuak 65 urtetik goitiko lagunendako abonamenduetan. %50.

-Gimnasioko eta pilotalekuko abonamenduak:

  • 20 saioko abonamenduak: 35 euro.

-Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

  • Kirol askotarako barreneko pista: 20 euro/ordua.
  • Futbol 7ko zelaia: 25 euro/ordua.
  • 14 urtez azpikoak, Fontellasko Udalean erroldatuak: dohainik.

-Kalea obretarako okupatzea: 0,60 euro/metro karratua/eguna, laugarren egunetik aitzina.

-Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia: eraikin berriak: 163 euro/etxebizitza; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 125 euro etxebizitza bakoitzeko.

-Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 185,50 euro.

-Lur banantzeak egiteko lizentziak: 44 euro.

-Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

-Bestetako saltokiak, barrakak, etab.: 0,50 euro/metro karratua/eguna.

Fontellasen, 2009ko martxoaren 10ean.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0911893