48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Aldaketa, hondakindegiaren erabilera arautzen duen ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2009ko martxoaren 12an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko hondakindegiaren erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki oholean paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2009ko martxoaren 13an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0911906