48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

2009ko ekitaldiko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2009ko abenduaren 9an egin bilkura berezian, erabaki zuen, gehiengo aski zuela, hasiera batean onestea zerga-tasetan, tasetan eta prezio publikoetan 2009ko ekitaldirako sartu beharreko aldaketak.

Erabakia 2009ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik egin. Beraz, besterik gabe, behin betiko onetsita gelditu da, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako legezko prozedurarekin bat.

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak: konpultsak, 0,55 euro; ziurtagiriak, 2,15 euro; fotokopiak, 0,15 euro. Ur horniduraren tasa: kuota finkoa: 8,08 euro/lauhilekoa; metro kubiko kontsumitua: 0,45 euro; kontagailuaren eta hargunearen mantentze lanengatik: 6,46 euro/lauhilekoa. Saneamenduko lotunea egiteko eta hornidurarako eskubideak: 57,87 euro (bakoitza); hargune osoa egiteagatik: 110,71 euro/ml; sarea (zoladura, saneamendu edo hornidura): 46,06 euro/ml, kontzeptu bakoitzagatik. Estolderia zerbitzuen tasak: zaintzako eskubideak (higiezin bakoitzeko), 45,71 euro.

Laborantzako herrilurren inguruko frogaketa eta esleipena egiteko zerbitzuen tasak. Ureztalurretako erregu bakoitzeko, 14,83 euro; lehorreko lurretako erregu bakoitzeko, 4,68 euro. Hilerria, nitxoen tasak: 1., 2. eta 3. nitxoak: 267,47; 4. nitxoa: 193,94; nitxo berriak: 319,51.

Biltegien tasa, herrilurretan edo lurzatietan: 47,78 euro. Eskorta edo erlauntzen tasa, herrilurretan edo lurzatietan: 24,33 euro. Baratze erregu bakoitzeko tasa: 63,89 euro (belar barrutia barne). Erregua ureztalurreko 1. mailako lurzatian: 54,50 euro, 2. mailakoan: 49,73 euro; erregua aspertsio bidezko ureztalurretan: 61,11 euro; erregua lehorreko herrilurretan: 1,64 euro; erregua lehorreko lurzatietan: 1,41 euro; erregua oinez ureztatzeko herrilurretan: 16,97 euro; erregua aspertsio bidezko ureztalur estentsiboko herrilurretan: 2,46 euro; erregua lehorreko mahastian, zuhaitzetan, zainzurietan: 2,92 euro.

Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko herrilurren eskubideak eta kanonak. Tarifak ateratako harriaren metro kubiko bakoitzeko, 1,86 euro; ateratako legarraren, harearen edo lurraren metro kubiko bakoitzeko, 0,89 euro; eta nekazaritzarako ez bertze erabileretarako herrilurren okupazioa, 64,59 euro.

Eremu publikoa okupatzeko tasa m²-ko astean: 1,82; zirkulazioa etetea, astean: 51,50. Merkatu txikietan lurzorua okupatzeko tasa: saltokiak, 6 metro bitartekoak: 7,67 euro, eta 6 metro baino gehiagoko saltoki bakoitzeko: 9,85 euro. Zabortegia erabiltzeko tasak: kamioia, 750-4.000 kg-koa: 9,25; kamioia, 4001-10.000 kg-koa: 17,87; kamioia, 10.001-200.000 kg-koa: 26,78; kamioia, 20.000 kg-tik goiti: 29.36. Kioskoaren tasak: 132,15. Salmenta automatikoko makinen tasa: 120,82 Kutxazain automatikoen tasa: 120,82 euro.

Zerga hauei aplikatzen ahal zaizkien karga-tasak: hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: tarte guztietarako portzentaje hau ezarri da: %2,77, eta tasa, berriz: %11,35. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,3131. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,3131. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa, %4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea %1,4 gutxieneko kuoten gainean.

Cabanillasen, 2009ko martxoaren 11n.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0911901