48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Baztango Udal Planeko antolamendu xehakatuaren determinazioen aldaketa puntualerako proiektua eta ibaia bideratzeko planaren kostuak banatzeko proiektua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2009ko otsailaren 19an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 9. puntuan:

Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko hirigintza araudi partikularraren 11.1.a) y 9.6.a) artikuluetako antolamendu xehakatuaren determinazioen aldaketa puntualerako proiektua, Elizondoko AR-1 eta U.E-1 eremuetarako, eta hasiera batez onestea, orobat, Baztan ibaia Elizondon barna bideratzeko planaren kostuak banatzeko proiektua, Barbarin Gómez arkitektoak 2009ko otsailean prestatuak, eta berariaz irekitako espedientera bilduak. Sustatzailea: Baztango Udala.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Elizondon (Baztan), 2009ko otsailaren 18an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0911958