48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, Baztango (Nafarroa) udal mugapeko Arizkungo herrigunean gas propanoa biltegiratzeko zentro bat eraikitzeko administrazio baimenaren eskaerari buruzkoa.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 46 bis artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jarri da administrazio baimena lortzeko eskaera hau:

Eskatzailea: Repsol Butano, S.A. Helbidea: Imaz anaiak, 3 eta 5, 31002 Iruña.

Eskaeraren xedea: gas propanoa biltegiratu eta hodi bidez banatzeko zentro bat eraikitzeko administrazio baimena.

Instalazioen deskribapena: lur gainean GPLrako bi biltontzi jartzea aurreikusi da, bakoitza 19.000 litrokoa (A-60), udalak 47. poligonoan duen 594A lurzatian. Hortik hoditeria aterako da adarretan banatuta, gasa herrigunean banatzeko.

Aurrekontua: 36.375 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairua). Han berean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2009ko martxoaren 2an.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0911319