48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, Zalain Transformados, S.L.k sustaturik.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen I. kapituluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren 80/2009 Ebazpena.

Tramitazioa: Ingurumen baimen integratua eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

Sustatzailea: Zalain Transformados, S.L.

Jarduera: altzairuzko hodi soldatuak egitea.

Tokia: Zalain zoko auzoa, zk.g.

Udalerria: Lesaka

Iruñean, 2009ko martxoaren 4an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0911348