48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

81/2009 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, Iruñeko eta Eguesibarko udal mugapeetan jarri nahi diren 66 kV-eko lurpeko linea elektrikoen proiekturako, "Cordovilla-Magdalena", Orkoien-CordoviIla 4" eta "Cordovilla-Irati" aireko linea elektrikoekin lotzeko. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da.

2008ko urriaren 15ean, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Jarduera abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C. 1) eranskinean sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

2009ko otsailaren 16an, Iberdrolak linea elektrikoetarako baimena eskatu zuen, eta azpiestazioa bereizita tramitatuko zela adierazi.

Lurpeko linea elektrikoak jarri nahi dira (66 kV), 66 kV-eko aireko lineak Erripagaineko urbanizazioko lurpeko linea elektrikoekin lotzeko.

Proiektua, eremu babestu bakar bat ere ukitzen ez duen arren, miru gorrien atsedenleku batetik hurbil dago, eta espezie horrek linea elektrikoak jo eta haiekin elektrokutatzeko arriskua du. Kasu honetan, talka egiteko arriskua aireko lineak lurpean sartuta desagerrarazten da, baina elektrokutatzeko arriskua handitu egin da aireko lineak lurpeko bihurtzeko euskarri berrietan. Fasea-lurra elektrokuzioko arriskua handia da metalezko zeharragen gainean tente jarritako autobalbuletan eta bukaerako botiletan. Alde horretatik, beharrezkoa da neurri zuzentzaile osagarriak sartzea, aireko lineak lurpeko bihurtzeko bi euskarri berriek eragindako elektrokuzio arriskua txikiagoa izan dadin.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko ebazpen arrazoitua eginen duela.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Espedientean Iruñeko Udalaren, Eguesibarko Udalaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostenak jaso dira.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, zenbait baldintzarekin, Iruñeko eta Eguesibarko udal mugapeetan jarri nahi diren 66 kV-eko lurpeko linea elektrikoen proiekturako, "Cordovilla-Magdalena", Orkoien-CordoviIla 4" eta "Cordovilla-Irati" aireko linea elektrikoekin lotzeko. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da.

2. Baimena Ingurumen ukipenen azterlanean ezarritako baldintzekin eman da, eta neurri zuzentzaile hau izanen du:

-Aireko lineak lurpeko bihurtzeko euskarrietan elektrokutatzeko arriskua txikiagoa izan dadin, autobalbulak eta bukaerako botilak esekita jarri beharko dira edo, hala ez bada, lotuneak eroale isolatuarekin eginen dira eta autobalbulak eta bukaerako botilak babestu eginen dira aurremoldeatutako BCAC ("Bushing connection animal cover") estalkiekin edo antzekoekin.

3. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

4. Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Basozaintzari, Iruñeko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 3an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0911341