48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

64/2009 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 23an emandako 488/2008 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean osasun larrialdietako teknikariaren titulua lortzeko probak deitu eta arautu ziren 2009-2010 ikasturterako.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatean osasun larrialdietako teknikariaren titulua lortzeko proben 2009-2010 ikasturteko deialdiari buruzko txostena aurkeztu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 23an emandako 488/2008 Ebazpenean aldaketa hauek egitea:

1.-2.1.b) oinarrian "III. epigrafea dioen tokian "II. epigrafea" behar du.

2.-4. oinarrian, "Sarrera zuzenerako baldintza akademikoak bete ez arren, ebazpen honetako 1. arauan aipatu gainerako baldintzak betetzen dituzten izangaiak" dioen tokian, honela behar du: "Sarrera zuzenerako baldintza akademikoak bete ez arren, ebazpen honetako 1. arauan aipatu gainerako baldintzak betetzen dituzten B modalitateko izangaiak".

3.-11. oinarria aldatzen da eta idatz-zati hauek eransten zaizkio:

Antolaketa dela eta, lanbide modulu bakoitzean hogeita hamar toki eskainiko dira. Hautagai gehiago aurkeztuz gero, onartzen diren hautagaiak irizpide hauek bata bestearen atzetik aplikatuz hautatuko dira:

-Osasun larrialdietako teknikariaren tituluan agertzen diren gaitasunen unitateetatik bat edo bat egiaztatu izana, abenduaren 2ko 432/2008 Ebazpenean ezarritako ebaluazio eta kreditaziorako prozeduraren arabera.

-Osasun arloko larrialdietan lanbide esperientziarik handiena duena. Esperientzia hori abenduaren 23ko 488/2008 Ebazpenaren 29. oinarrian ezarritako agirien bidez egiaztatu beharko da.

2. Ebazpen hau Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutuko Lanbide Kualifikazioen Atalari eta Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalari igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko martxoaren 4an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F0911362