48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

55/2009 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2007-2008 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak banatzen dituena.

Lanbide Heziketako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du 2007-2008 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten hemezortzi ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, baloratu dituen batzordearen aktan ageri den bezala. Sarien deialdia Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak azaroaren 20an emandako 417/2008 Ebazpenaren bitartez egin zen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Erdi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak, 2007-2008 ikasturteari dagozkionak, ikasle hauei ematea:

-Ana Aguirre Lamas, NANa 72814133C, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikaria "Ebanisteria artistikoa" espezialitatean, "Eskultura arloko arte aplikatuak" lanbide arloan. Iruñeko Arte Eskolako ikaslea.

-Iván Almería Gonzalo, NANa 72885487M, "Lorezaintzako" teknikaria, "Nekazaritzako jarduerak" lanbide arlokoa. "Agroforestal" BHIko ikaslea.

-Miguel Angel Diago Pejenaute, NANa 16008117W, "Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako" teknikaria, "Elektrizitatea-Elektronika" lanbide arlokoa. "ETI" IIPko ikaslea.

-Argoitz Domench Aristu, NANa 72806246E, "Mekanizazioko" teknikaria, "Fabrikazio mekanikoa" lanbide arlokoa. "Lekaroz-Elizondo" BHIko ikaslea.

-Raquel Poveda Lasheras, NANa 72704106W, "Erizaintzako zainketa lagungarrietako" teknikaria, "Osasuna" lanbide arlokoa. "Carlos III CT" LHIPko ikaslea.

-Patricia Tello Jiménez, NANa 72802926Z, "Administrazio kudeaketako" teknikaria, "Administrazioa" lanbide arlokoa. "María Inmaculada" LHIPko ikaslea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Goi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak, 2007-2008 ikasturteari dagozkionak, ikasle hauei ematea:

-Raquel Adán Cabezón, NANa 72786273J, "Elikagaien industriako" goi mailako teknikaria, "Elikagaien industriak" lanbide arlokoa. "Ega" BHIko ikaslea.

-Katerin Alonso Ilundáin, NANa 72822844Z, "Jatetxe arloko" goi mailako teknikaria, "Ostalaritza eta Turismoa" lanbide arlokoa. "Ibaialde-Burlada" BHIkoa.

-Javier Arrivillaga Andueza, NANa 72680304M, "Industria ekipoen mantentze-lanetako" goi mailako teknikaria, "Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze-lanak" lanbide arlokoa. "Toki Ona" BHIko ikaslea.

-Julio Ramón Canal Rincón, NANa 16589452N, "Produktu elektronikoen garapeneko" goi mailako teknikaria, "Elektrizitatea-Elektronika" lanbide arlokoa. "Donapea" IIPko ikaslea.

-Borja Fernández Palacio, NANa 72808541V, "Automozioko" goi mailako teknikaria, "Ibilgailu autopropultsatuen mantentze-lanak" lanbide arlokoa. "Donapea" IIPko ikaslea.

-Patricia Lazcano Iztueta, NANa 72696327C, "Gizarte integrazioko" goi mailako teknikaria, "Gizarte eta kultur zerbitzuak" lanbide arlokoa. "Adaptación Social" BHIko ikaslea.

-Javier Enrique Leoz Arina, NANa 72685688F, "Mekanizazio bidezko produkzioko" goi mailako teknikaria, "Fabrikazio mekanikoa" lanbide arlokoa. "Virgen del Camino" IIPko ikaslea.

-Jorge Pérez Lasheras, NANa 78748372Y, "Informatika aplikazioen garapeneko" goi mailako teknikaria, "Informatika" lanbide arlokoa. "María Ana Sanz" BHIko ikaslea.

-Ana Pérez López, NANa 78750725J, "Merkataritzako kudeaketa eta marketineko" goi mailako teknikaria, "Merkataritza eta marketina" lanbide arlokoa, ''ETI" IIPko ikaslea.

-Laura Pérez Sesma, NANa 78752395G, "Diagnostikorako irudia" espezialitateko goi mailako teknikaria, "Osasuna" lanbide arlokoa. "Sanitaria" BHIko ikaslea.

-Sandra Sánchez Martínez, NANa 33447602J, "Administrazioko eta Finantzetako" goi mailako teknikaria, "Administrazioa" lanbide arlokoa. "Cuatrovientos I.T.C." LHIPko ikaslea.

-Mario Vergara Lizaso, NANA 44645584P, "Natur eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketako" goi mailako teknikaria, "Nekazaritzako jarduerak" lanbide arlokoa. ''Agroforestal'' BHIko ikaslea.

3. Ikasle horiek sariaren diploma bana har dezatela xedatzea.

4. Goi mailako ikasle saridunek aukera izanen dute, izena eman ondoren, 2007-2008 ikasturteko Berariazko Lanbide Heziketako Sari Nazionalerako. Hezkuntza, Politika Sozial eta Kirol Ministerioak antolatzen du saria.

5. Agintzea goi mailako ikasle saridunen ikasketa espedientean ager dadila 2007-2008 ikasturteari dagokion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sari Berezia lortu dutela.

6. Erdi mailako ikasle sarituei 400na euro eman dakizkiela agintzea eta goi mailako ikasle sarituei 600na euro. Guztira 9.600 euro izanen dira, eta 2009rako gastuen aurrekontuko "Lanbide heziketarako bekak eta laguntzak" izeneko 433000-43300-4800-322E03 kontu-sailaren bidez (40000311 espedientea) emanen dira.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

9. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, ikasle saridunen ikastoki izan diren bigarren hezkuntzako ikastetxeei eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 27an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F0911375