48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

377/2009 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2009ko gastua baimentzen duena.

Maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, zerbitzu eta programa hauek modu koordinatuan kudeatuz: enplegua, lanean hastea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza sustatzekoak eta Nafarroako enpleguaren egoera eta horren gaineko politikak aztertzekoak. Diru-laguntza horien deialdiak 2008. urtea baino lehenago onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 23ko 13/2007 Foru Legearen 52. artikuluan ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposatutako txostena ikusita, eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 11.2 artikuluaren bidez ematen diren eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2009ko gastua baimentzea. Hona diru-laguntza horiek:

-Enpleguaren eta prestakuntzaren alorretan jardunaldiak, kongresuak, bilkura zientifikoak eta sentsibilizazio ekintzak antolatzeko, sariak eta esker onak emateko eta materiala argitaratu eta zabaltzeko 2009ko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 7ko 160/2009 Ebazpenaren bidez arautuak, 70.000 euro, Diru-laguntzen eta laguntzen Biltoki Zentraleko 1.582 zenbakia dutenak, "Sentsibilizazio eta sustapen ekintzak" izeneko 880002-84500-4819-241305 kontu-sailaren kargura.

-Unibertsitate fundazioetarako 2009ko diru-laguntzak, enplegua sustatzeko berariazko programetarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak urtarrilaren 7an emandako 158/2009 Ebazpenaren bitartez arautuak, Diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 1.584 zenbakia dutenak, 100.000 euro, "Unibertsitate fundazioetarako diru-laguntzak enplegua sustatzeko berariazko programetarako" izeneko 880002-84500-4819-241306 kontu-sailaren kargura.

2. Ebazpen honen berri ematea Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko otsailaren 19an.-Zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F0911308