48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Agertzeko jakinarazpena: 08-7952 gora jotzeko errekurtsoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren 2009ko urtarrilaren 7ko probidentziaren bitartez, Udal honi jarduketak abiarazteko agindua igorri zitzaion, Eduardo Cernuda Rodrigo jaunak DHO Infraesctructuras, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako 08-7952 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta, hain zuzen ere Alkatetzak urriaren 6an emandako 839/08 Ebazpenaren aurka ezarria, bertan Ana Carmen Jiménez Burgos andrea eremu publikoan erortzearen ondoriozko kalte-ordainen zenbatekoa eta kontratistaren erantzukizuna zehazten baitziren (RP 20/07).

Ana Carmen Jiménez Burgos andrearen etxebizitzan agertzeko jakinarazpena egiten behin eta berriz saiatu arren ezinezkoa izan denez, espedientean jaso bezala, iragarki hau argitaratzen da, hamar egun balioduneko epean, editu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager dadin, Iruñeko Iturrama kaleko 10 zenbakian (Ezkirotz kaleko sarrera), 31007 posta kodea.

Orobat, iragarki hau Udaleko iragarki oholean paratuko da.

Tuteran, 2009ko martxoaren 10ean._Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0911660