48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdi publikoa, aisia eta denbora librearen esparruan prebentzio eta sustapen proiektuak garatzen dituzten haur eta gazteen elkarteei diru-laguntzak emateko. 2009. urtea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2009ko apirilaren 1ean emandako ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onetsi du, 2009. urtean zehar aisia eta denbora librearen esparruan prebentzio- eta sustapen-proiektuak garatzen dituzten haur eta gazteen elkarteei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko.

Deialdiaren xedea: aipatutakoa.

Zenbatekoa, gehienez: 180.000 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 -9).

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko kalea, 7-9), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan, hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2009ko apirilaren 3an.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0913271