48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLTZA ZENDEA

Arazuriko 2. poligonoko 398 eta 399. lurzatiak arautzeko proiektua. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2009ko martxoaren 10ean egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Bederatzigarrena.-Behin betiko onestea, hala badagokio, Arazuriko 2. poligonoko 398 eta 399. lurzatiak arautzeko proiektua.

Lehenbizikoa.-Behin betiko onestea Arazuriko 2. poligonoko 398. eta 399. lurzatiak arautzeko proiektua eta eranskinak. Proiektua Florentino Fuentek eta Rosario Solak sustatu dute eta Bermejo y Saldaña arkitektoek prestatu, 2008ko urriaren 1eko datarekin. Eranskinak ere arkitekto horiek prestatu dituzte, 2008ko urriaren 29ko eta azaroaren 20ko datarekin, hurrenez hurren.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioetarako.

Oltza Zendean, 2009ko martxoaren 12an.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0912095