48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDABIA

ZUC-11 eremuko hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2009ko otsailaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Enrique Sancho Romero jaunak aurkeztutako aldaketa, ZUC-11 eremuko sakonera eraikigarria aldatzeko eta lurzatien atzeko itxituren irtenbide formala zehazteko, eraikitako multzoari irudi koherenteagoa ematearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Mendabian, 2009ko martxoaren 13an.-Alkatea, Miguel Ángel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0911910