48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Altos de Zuriain enpresak eskatuta tramitatu zen Zuriaingo S1eko eta S2ko birzatiketa proiektuko aldaketa, eta hura hasiera batean onetsi ondotik (Alkatetzaren 2008ko abenduaren 22ko 211/08 Ebazpenaren bidez), iragan da jendaurreko epea (2009ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 23koa) inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Alkatetza honek, 2009ko martxoaren 16ko 26/09ko Ebazpenaren bidez.

ERABAKI DU:

a) Behin betikoz onestea Altos de Zuriain enpresak aurkeztutako birzatiketa proiektuko aldaketa, Zuriaingo S1ekoa eta S2koa.

b) Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

c) Birzatiketa proiektuaren kopia eginbidetua Agoizko Jabetza Erregistrora igortzea.

d) Erabaki honen berri sustatzaileari jakinaraztea.

Esteribarren, 2009ko martxoaren 16an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0911967