48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DONEZTEBE

Xehetasun azterlana, 2. poligonoko 4. lurzatiko A.I.C. unitatean, Santiago Arnedo Vallejo jaunak eta María Pilar Inda Arrieta
andreak sustatua. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkatetzaren 2008ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zen xehetasun azterlan hori, Santiago Arnedo Vallejok eta María Pilar Inda Arrietak sustatua.

Onespen hori jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, 2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 21ekoan, baita Diario de Navarra nahiz Diario de Noticias egunkarietan, (2009ko urtarrilaren 14an eta 15ean) eta Udalaren iragarki oholean ere. Jendaurreko epean, 2009ko otsailaren 13an bukatu baitzen, ez da erreklamaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, eta ikusirik Hirigintza Batzordeak 2009ko otsailaren 27an egin proposamena.

Ikusirik, azkenik, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluak.

Eztabaidatu ondotik, bilkurara joandako guztien adostasunez (bederatzi), eta, beraz, legezko erabateko gehiengoa izanik, honako hau erabaki da:

Lehena.-Behin betiko onestea 2. poligonoko 4. lurzatiko A.I.C. unitateko xehetasun azterlana, Santiago Arnedo Vallejok eta María Pilar Inda Arrietak sustatua, Julio Laita Zabalza industri ingeniari teknikoak idatziriko proiektu teknikoari jarraikiz, hori Elkargo Ofizial eskudunak 2008ko azaroaren 17an ikus-onetsi baitzuen.

Bigarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholean argitaratzea.

Hirugarrena.-Erabaki hau igortzea xehetasun azterlanaren esparruan zuzenean ukitutako jabe eta interesdunei eta espedientearen kopia igortzea, eta, kasua bada, onetsitako agiriaren ale bat, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura (Arkitektura Zerbitzua), legezko ondorioetarako.

Laugarrena.-Idazkariak espediente osoa eginbidetu dezala.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Donezteben, 2009ko martxoaren 4an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L0911850