48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2009. urtea

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2009ko apirilaren 24an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2009. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Nafarroako Kutxaren bulegoetako edozeinetan ordaindu ahalko da, entitateak ezarritako ordutegian, ordainagiria aurkeztuta; orobat, interneteko www.burlada.es web-orrian, Herritarrendako Harrera Bulegoaren 948-238400 telefonoan edo 012-Infolocal telefonoan.

Helbideratutako ordainagiriak epea bukatzen den egunean kobratuko dira.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Burlatan, 2009ko martxoaren 30ean.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0912882