48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2009ko martxoaren 3an egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Larragetako (Berriobeitiko) 8. poligonoko 17. lurzatiko xehetasun azterlana, arkitekto batek prestatu eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2008ko urriaren 22an ikus-onetsitako agiriaren araberakoa, Demetrio Aldaz Biurrunek sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Berriobeitin, 2009ko martxoaren 9an.-Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0911556