48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MARAÑON

2008ko kontu orokorra

Marañongo Udalak, 2009ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2008ko kontuen espedientearen aldeko txostena eman zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Marañonen, 2009ko martxoaren 10ean.-Alkatea, Jesús Manuel Bretón Valencia.

Iragarkiaren kodea: L0911782