48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GENEVILLA

2008ko kontu orokorra

Genevillako Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2008ko kontu orokorren aldeko txostena eman zuen, 2009ko martxoaren 5ean egin bilkuran.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Genevillan, 2009ko martxoaren 10ean.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0911781