48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DESOIO

Aurrekontua. Hasierako onespena

Desoioko Udalak, 2009ko martxoaren 13an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2009ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea iragarki oholean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian ez bada erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Desoion, 2009ko martxoaren 17an.-Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.

Iragarkiaren kodea: L0912096