48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

45/2008 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 45/2008 espedientea, kreditu transferentzia bat onetsi baita, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraikiz.

Iragarkia 2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona zehaztuta behin betiko onetsitako aldaketa:

KREDITU TRANSFERENTZIA:

-Gastuak goititzea:

2. kapitulua.-Zenbatekoa: 10.000 euro.

Gastu goititua, guztira: 10.000 euro.

-Gastu beheititua:

2. kapitulua.-Zenbatekoa: 10.000 euro.

Gastu beheititua, guztira: 10.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2009ko martxoaren 13an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0911923