48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

32/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak emana, "Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 kilometro puntuan, Bakaikuko udalerrian dagoen pasagunea kentzea" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak, 2001eko otsailaren 2an emandako 120/2001 Ebazpenaren bidez, behin-behinean onetsi zen "Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 kilometro puntuan, Bakaikuko udalerrian dagoen pasagunea kentzea" izeneko proiektua, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa. José Manuel Etxeberria Solís jauna, Bakaikuko alkatea, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

a) Eskatzen du proiektua aldatu egin dadila, bertan aurreikusitako drainatze bideak handituz, ibaiak gainez egiten badu arriskuak eta kalteak haien eraikuntzaren ondorioz larriagoak izan ez daitezen.

b) Alegatzen du Nafarroako Gobernuak bere gain hartu beharko duela bizilagunek jasan ditzaketen kalteen erantzukizun juridiko eta ekonomikoa, baldin eta azkenean aukeratzen den soluzioa ura husteko behar adinakoa ez bada.

c) Trenbide gaineko pasabidearen azken tartea eta Aizkibil bidea lotuko duen soluzioa ezar dadila eskatzen du, industrialdean, eta tarte hori handitu eta zabaldu dadila, kamioiek eta gainerako ibilgailu astunek maniobrak egin ahal izateko.

d) Obraren azken zatiaren eta trenbidetik iparraldera dauden etxebizitzen arteko eremua zolatu eta asfaltatzeko eskatzen du, bizilagunek orain arte izan duten bezalako sarbidea izan dezaten beren etxebizitzetara iristeko.

Erantzuna:

a) eta b) Hasierako eraikuntza proiektua, hutsarte bakarrekoa, aldatu egin da. Trenbide gainean eraikiko den pasabidearen egiturak sei hutsarte edukiko ditu, uholdeak izaten badira urari pasatzen utziko diotenak. Proiektuaren eranskinean dauden kalkulu hidraulikoek erakusten dutenez, proiektuak hutsaren hurrengo eragina izanen du pasabidetik gorago urek gainezka egiteko arriskuan. Proiektuak uholdeei buruzko araudia betetzen du eta Ebroko Ur Konfederazioaren baimena jaso du.

c) Proiektuan, Etxarriko bidearekiko gurutzaguneaz gainera, bide horren eta Aizkibilgo bidearen arteko gurutzagunea jaso da, kamioien eta ibilgailu astunen maniobrak ahalbidetuko dituena.

d) Ezetsi egin da alegatutakoa. Ez da proiektu honen xedea bere okupazio eremutik kanpo jarduketak egitea.

2. alegazioa. Ángel María Echeverría Ansó jauna, Miguel Ignacio Galarza Celaya jauna, Jesús María Ganuza Belascoáin jauna, Enriqueta Romeral Escobar andrea, José Antonio Otamendi Goikoechea jauna, José Otamendi Fernández jauna eta José Luis Ordóñez López de Zubiería jauna.

Alegazioan eskatzen dute proposaturiko obrak ez daitezela egin nahi den bezala, ferra formako horma eraikiz, uholdeetan presarena egin eta uraren ohiko kota igoko bailuke horma horrek, beren finka eta eraikuntzetako kalteak areagotuz.

Erantzuna:

Baietsi egin da alegatutakoa. Hasierako eraikuntza proiektua, hutsarte bakarrekoa, aldatu egin da. Trenbide gainean eraikiko den pasabidearen egiturak sei hutsarte edukiko ditu, uholdeak izaten badira urari pasatzen utziko diotenak. Proiektuaren eranskinean dauden kalkulu hidraulikoek erakusten dutenez, proiektuak hutsaren hurrengo eragina izanen du pasabidetik gorago urek gainezka egiteko arriskuan. Proiektuak uholdeei buruzko araudia betetzen du eta Ebroko Ur Konfederazioaren baimena jaso du.

3. alegazioa. José Antonio Otamendi Goikoetxea jauna.

a) Adierazten du proiektuak zuzeneko eragina duela bere etxebizitzan, trenbideko pasagunearen ondoan baitago, eta obrak uraren zirkulazioa berma dezala eskatzen du eta ez dezala larriagotu auzoan izaten diren uholdeen arazoa.

b) Proiektuaren azken tartea Barrenkale auzoarekin lotzen duen bidearen zolatzea proiektuan sartzeko eskatzen du.

Erantzuna:

a) Baietsi egin da alegatutakoa. Hasierako eraikuntza proiektua, hutsarte bakarrekoa, aldatu egin da. Trenbide gainean eraikiko den pasabidearen egiturak sei hutsarte edukiko ditu (horietako bat etxebizitza dagoen aldean), uholdeak izaten badira urari pasatzen utziko diotenak.

b) Ezetsi egin da alegatutakoa. Ez da proiektu honen xedea bere okupazio eremutik kanpo jarduketak egitea.

4. alegazioa. Jaime Celaya Auzmendi jauna.

Alegatzen du bide berriaren trazadurak, amaierako tartean, kamioi trailerrei eskuinera biratzeko maniobra zailtzen diela, eta maniobra hori egunean hainbat aldiz egiten dutela. Horregatik proposatzen du aldatu egin daitezela bidearen azken 100 metroak, mendiko bideko gurutzaguneraino, maniobra errazteko.

Erantzuna:

Baietsi egin da alegatutakoa. Eskatutako hobekuntzak eraikuntza proiektuan jaso dira.

5. alegazioa. Victoria Ansó Urriza andrea.

Adierazten du Bakaikuko 1. poligonoko 42. lurzatiaren jabea dela, proiektuko trazadurak bere finka erditik zeharkatzen duela eta kalte larriak izanen dituela, bide berriak finka zatitu eginen baitu. Bestalde, finka horren zati bat hiri lurzorukoa dela azaltzen du, eta finkan fruta-arbolen saila dagoela, lurpeko uraren aprobetxamendurako putzu batekin. Horrenbestez, honako hau eskatzen du:

a) Azaldutakoa kontuan hartu eta berari kalte gutxien ekarriko dion aukera gauzatu dadila.

b) Hori ezinezkoa bada eta trazadurari eusten bazaio, kontuan har daitezela, kalte-ordainari eta lehengoratzeari begira, putzua, fruta-arbolak, finketako itxiturak etab.

c) Bide berritik sarrerak egin daitezela bere finkak izanen dituen bi zatietara, itxitura eta ate banarekin, eta halaber, ureztatzeko urik gabe geratuko den zatian putzu berri bat egin dadila, edo soluzioak jar daitezela bide berrian zehar mahuka jarri beharrik ez izateko.

Erantzuna:

a) Ezetsi egin da alegatutakoa. Hautatu den alternatiba onena da teknikaren aldetik eta uholdeen eraginari dagokionez.

b) Okupatu aurreko aktak egitean beste datu batzuen artean finka bakoitzaren egoera eta bertan diren labore motak, putzuak eta itxiturak azalduko dira. Informazio horrek kalte-ordain egokiak jasotzeko eskubidea emanen du.

c) Finkaren hegoaldeko sarrera proiektuan aurreikusita dago. Iparraldeko sarrera Astigarretako bidetik izanen da, gaur egun bezala.

6. alegazioa. Basilia Arrizurieta Meaca andrea.

a) Alegatzen du BA-21 finkaren (1. poligonoko 41. lurzatia) titularra Basilia Arrizurieta Meaca andrea dela, José María Gainza Baztarrika jaunaren alarguna.

b) Trazaduraren abiapuntua ibaiko zubitik hurbilago kokatzeko eskatzen du, aipatu lurzatiaren gaineko eragina murrizteko.

c) Hasieran aurreikusitako bidegurutzea kentzea proposatzen du, bere finkan kalte larria eginen lukeelako. Horren beharrik ez dagoela alegatzen du, inguruan ibiltzen diren ibilgailu gehienak industrialdearen eta autobiaren artean ibiltzen direlako.

d) Zuhaitz hostozabalak landatzeko eskatzen du, zarata moteltzeko eta bide berria ahalik eta ongien isolatzeko alboetako lurzatietatik, kontuan izanik hiri lurzorukoak direla eta haietan familia bakarreko etxeak eraiki behar direla. Bestalde, eskatzen du behar diren neurriak har daitezela eragin ekologikoa ahalik txikiena izateko.

e) Uraren hustuketari dagokionez, eskatzen du soluzio eraginkorra antola dadila, bide berriaren alboetako finkei ahalik eta kalte gutxien ekarriko diena.

Erantzuna:

a) BA-21 lurzatiaren (1. poligonoko 41. lurzatia) katastroko titularrak ondasun eta eskubideen zerrendan ageri direnak dira. Dena den, aurretiazko aktak egitean kontrako dokumentazioa aurkeztu ahalko da.

b) Proiektuko soluzioan sestra beheratzea aurreikusten da bidearen hasierako tartean; beraz, ez da oraingo egoera okerragotuko.

c) Aurreikusitako bidegurutzea beharrezkoa da toki horren eta egungo pasagunearen artean dauden finketara ibilgailuak sartu ahal izateko, oraingo pasagunea itxi eginen baita obrak burutu eta gero.

d) Inguruko trafikoa ez da handituko trenbidearen gaineko pasabidea eraikitakoan eta, beraz, ez dira aldatuko egungo baldintza akustikoak, eta proiektuaren eragin ekologikoa oso txikia da.

e) Hasierako eraikuntza proiektua, hutsarte bakarrekoa, aldatu egin da. Trenbide gainean eraikiko den pasabidearen egiturak sei hutsarte edukiko ditu, uholdeak izaten badira urari pasatzen utziko diotenak. Proiektuaren eranskinean dauden kalkulu hidraulikoek erakusten dutenez, proiektuak hutsaren hurrengo eragina izanen du pasabidetik gorago urek gainezka egiteko arriskuan. Proiektuak uholdeei buruzko araudia betetzen du eta Ebroko Ur Konfederazioaren baimena jaso du.

7. alegazioa. Juan María López de Zurbiría jauna, Pilar Goñi andrea eta Ana Ansó andrea.

a) Alegatzen dute ez zaiela egokia iruditzen proiektuko trazadura, zenbait bihurgune itxi proiektatu direlako bata bestetik oso gertu. Bihurgune horiek kendu egin daitezke trazadura egungo pasagunera hurbiltzen bazaio edo, baita ere, trazadura egungo bidearen mendebaldera aldatzen bada, Guerra Hermanos enpresaren nabearen atzealdera irteteko.

b) Adierazten dute Bakaikuko 2. poligonoko 43. lurzatiaren jabeak direla eta bertan 3.000 m² baino gehiago okupatuko direla lubeta handi bat eraikitzeko, eta alegatzen dute benetako harresia eginen dela, ura atxiki eta inguruko lurzatiak urpean gelditzeko arrisku etengabea sortuko duena.

c) Alegatzen dute okupatu beharreko azalera eta uholde arriskua txikiagoak izanen liratekeela bide berria zutabeen gainean eraikiko balitz.

d) Alegatzen dute bide berriaren eta oraingo bidearen arteko lotura ere ez dagoela behar bezala planifikaturik, Guerra Hermanos enpresaren parean.

Erantzuna:

a) Proiektuko bihurguneen erradioek trazadurari buruzko araudia betetzen dute, bide horrek izanen duen trafikoaren arabera. Bestalde, egitura gaur egungo pasagunera hurbilduz gero, bide berriak ez luke araudia beteko, trafiko mota horretarako onartzen diren maldei dagokienez. Azkenik, egungo bidearen mendebaldeko soluzioa ez da bideragarria, uholdeetan kalte nabarmena eginen liokeelako inguruari.

b) eta c) Hasierako eraikuntza proiektua, hutsarte bakarrekoa, aldatu egin da. Trenbide gainean eraikiko den pasabidearen egiturak sei hutsarte edukiko ditu, uholdeak izaten badira urari pasatzen utziko diotenak. Hala ere, lubeta eraiki beharra dago egituraren estribuak egiteko.

d) Proiektuan Etxarriko bidearen eta Aizkibilgo bidearen arteko gurutzagunea aurreikusi da.

8. alegazioa. Saturnino Urriza Ansó jauna, María Teresa Urriza Ansó andrea, Felisa Urriza Ansó andrea, Juan Manuel Ayestarán Erdocia jauna, Saturnina Goikoechea Ansó andrea eta María Lourdes Arano Zunzarren andrea.

a) Alegatzen dute proiektua arriskutsua izan litekeela uholdeetan, lubetek presarena egiten dutelako, uholdearen ondorioak areagotuz. Zutabeen gaineko eraikuntza egin behar litzateke. Lur gutxiago okupatu eta urari pasatzen utziko lioke.

b) Proiektuko trazadurak bihurgune gehiegi duela alegatzen dute eta zentzuzkoagoa iruditzen zaie Astigarretako bidetik abiatzea eta Bakaikuko 1. poligonoko 41. lurzatia saihestuta aurreikusitako puntura iristea, baina trazadura askoz zuzenagoarekin. Horrela lur gutxiago ukitu eta helburu berak lortuko lirateke. Aukera horrek ez luke kamioien zirkulazioa galaraziko (denak artikulatuak dira), maniobrak oztoporik gabe egin ahalko bailituzkete.

c) Alegatzen dute aurreikusitako sarbideek, trazadura Bakaikuko 2. poligonoko 98. lurzatian amaitzen bada, ez dutela bermatuko ibilgailuen trafikorako sarbide edo lotura egokirik bide berriaren eta egungo bidearen artean.

d) Urriza Ansó senideek, Bakaikuko 2. poligonoko 18. lurzatiaren titularrek, alegatzen dute oraingo trazadurak beren finka erabat hondatzen duela, bi zati geratuko direla bananduta eta ezertarako ez direla, eta horregatik eskatzen dute finka osoaren jabetza kentzeko, erabat baliaezina geldituko baita.

e) Juan Manuel Ayestarán Erdocia jaunak eta Saturnina Goikoechea Ansó andreak, Bakaikuko 2. poligonoko 17. lurzatiaren jabeek, finka osoaren jabetza kentzeko eskatzen dute, geratzen diren zatiak baliaezinak direlako; horietako bat inolako sarbiderik gabe geldituko litzateke.

f) María Lourdes Arano Zunzarren andrea, Bakaikuko 2. poligonoko 48A lurzatiaren jabea, trazaduraren aurka dago erabat, bere lurzatiak izanen duen okupazioa dela-eta. Bestelako eraikuntza eginen balitz edo trazadura askoz zuzenagoa izanen balitz ez litzateke bere finka ukituko.

g) Berriz diote proiektua erabat arbuiatzen dutela, eta, trenbide-pasaguneak kendu beharra ulertzen badute ere, soluzio hobeak badirela.

Erantzuna:

a) Hasierako eraikuntza proiektua, hutsarte bakarrekoa, aldatu egin da. Trenbide gainean eraikiko den pasabidearen egiturak sei hutsarte edukiko ditu, uholdeak izaten badira urari pasatzen utziko diotenak. Hala ere, lubeta eraiki beharra dago egituraren estribuak egiteko. Proiektuaren eranskinean dauden kalkulu hidraulikoek erakusten dutenez, proiektuak hutsaren hurrengo eragina izanen du pasabidetik gorago urek gainezka egiteko arriskuan. Proiektuak uholdeei buruzko araudia betetzen du eta Ebroko Ur Konfederazioaren baimena jaso du.

b), f) eta g) Bidearen luzera eta, ondorioz, finken gaineko ukipenak ahalik eta txikienak direlarik trenbidearen gainetik behar adinako galiboa lortu ahal izateko, proiektuko trazadura da egokiena.

c) Proiektuan Etxarriko bidearen eta Aizkibilgo bidearen arteko gurutzagunea aurreikusi da.

d) Ezetsi egin da alegatutakoa. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat, desjabetze partzialaren ondorioz sortzen diren kalteen ordaina balio justuan sartu behar da, balioespena egiten denean.

e) Onartu egin da alegatutakoa. Finka osoa desjabetuko da.

Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrendan aldaketak izan dira eta, beraz, eranskinean azaltzen den moduan gelditu da.

Ebroko Ur Konfederazioko ur ikuskatzaileak 2009ko martxoaren 12an emandako ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari baimena eman zitzaion "Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 kilometro puntuan, Bakaikuko udalerrian dagoen pasagunea kentzea" izeneko proiektua gauzatzeko.

2009ko martxoaren 26an, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Zerbitzuak aldeko txostena eman du ingurumen ukipenei buruz.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 kilometro puntuan, Bakaikuko udalerrian dagoen pasagunea kentzea" izeneko proiektuaren jendaurreko aldia azalpen zatian adierazitako moduan ebaztea.

2. "Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 kilometro puntuan, Bakaikuko udalerrian dagoen pasagunea kentzea" izeneko proiektua eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea. Proiektuaren hasierako prezioa 4.833.418,96 euro da, BEZa barne, eta zerrenda ebazpen honen eranskinean doa.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean eta Bakaikuko udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Bakaikuko Udalari eta alegatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bideari bukaera ematen dio. Dena den, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi edo, hala bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 31n.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

Zaragoza-Altsasu trenbideko 226/295 kilometro puntuan, Bakaikuko udalerrian dagoen pasagunea kentzeko proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO

AZALERA. m2

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

BAKAIKUKO UDAL MUGAPEA

BA-001

BAKAIKUKO UDALA

SANTIO PLAZA, 19, BAKAIKU

2

2

94

LURZORUA

BA-002

MARÍA ITZIAR, ANSO ZUNZAREN

SANTIOALDE, 2 BAKAIKU

525

2

65

ALORRA

BA-003

FELIX IGNACIO, URTEAGA ORTIZ

ELIZAZPI KALEA, 5 BAKAIKU

1.343

2

20

BELAR-SOROA

BA-004

SANTIAGO, AYESTARAN ERDOCIA

SANTAKITZ KALEA, 1 ETXARRI ARANATZ

JUAN MANUEL, AYESTARAN ERDOCIA

MUNDIÑO KALEA, ETXARRI ARANATZ

3.400

2

17

BELAR-SOROA

BA-005

JESUS, OTAMENDI GOICOECHEA

M.ª ROSARIO, OTAMENDI GOICOECHEA

ALFONSO, OTAMENDI GOICOECHEA

BARRENKALE, 1 BAKAIKU

886

2

98 B

BELAR-SOROA

BA-006

JESUS, OTAMENDI GOICOECHEA

M.ª ROSARIO, OTAMENDI GOICOECHEA

ALFONSO, OTAMENDI GOICOECHEA

BARRENKALE, 1 BAKAIKU

93

2

98 C

LARREAK

BA-007

BAKAIKUKO UDALAREN HERRILURRAK

SANTIO PLAZA, 19 BAKAIKU

499

2

15

LARREAK

BA-008

SATURNINO, URRIZA ANSO

SAN BENITO KALEA, 7 BAKAIKU

FELISA, URRIZA ANSO

GALTZADA KALEA, 6 BAKAIKU

MARIA TERESA, URRIZA ANSO

KALE NAGUSIA, 26 ARBIZU

3.449

2

18

BELAR-SOROA

BA-009

AGUSTIN, LOPEZ DE ZUBIRIA LARRAZA

SANTIO PLAZA, 1 BAKAIKU

546

2

19

BELAR-SOROA

BA-010

TRENBIDE AZPIEGUTUREN ADMINISTRATZAILEA, NAFARROAKO ONDARE BURUTZA

LIZARRA, 8 IRUÑA

114

2

82

LARREAK

BA-011

TRENBIDE AZPIEGUTUREN ADMINISTRATZAILEA, NAFARROAKO ONDARE BURUTZA

LIZARRA, 8 IRUÑA

172

1

63

ZUHAITZ-LARREAK

BA-012

M.ª SAGRARIO, SARASOLA FERNÁNDEZ

NAFARROA ETORB., 40 4-B DONOSTIA (GIPUZKOA)

1.443

1

47

BELAR-SOROA

BA-014

ENRIQUETA, ROMERAL ESCOBAR

MALDAIKO LARRAINA, 6 BAKAIKU

34

1

44 B

BELAR-SOROA

BA-015

ANA MARIA, ARBIZU AUZMENDI

MONJARDÍN MENDIA, 14 2-B IRUÑA

4

1

49

LEHORREKO ALORRA

BA-016

MARIA LOURDES, ARANO ZUNZARREN

IRIONDO, 3 BAKAIKU

991

1

48 A

BELAR-SOROA

BA-017

JUAN M.ª, LOPEZ-ZUBIRIA GOICOECHEA

GOIKOERREKA KALEA, 1 BAKAIKU

ANA, ANSO FERNÁNDEZ

BIDEBERRIALDE, 23 1-I BAKAIKU

SANTIAGO, LOPEZ-ZUBIRIA GOICOECHEA

BIDEBERRIALDE, 17 BAKAIKU

MARIA PILAR, GOÑI ONDARRA

GOIKOERREKA KALEA, ZK.G. BAKAIKU

2.828

1

43 A

LEHORREKO ALORRA

BA-018

VICTORIA, ANSO URRIZA

ZUBIBERRI, EUGUI

49

1

42 A

LURZORUA

BA-019

M.ª MERCEDES, GAINZA ARRIZURIETA

CERRADOA, 37 UHARTE ARAKIL

M.ª MAGDALENA, GAINZA ARRIZURIETA

ZELAIKALEA, 4 3-A IDIAZABAL (GIP.)

1.690

1

41

LURZORUA

BA-020

VICTORIA, ANSO URRIZA

ZUBIBERRI, EUGI

463

1

42 B

BELAR-SOROA

Ukitutako zerbitzuak. Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUNA EZARTZEA

m.l.-m2

KUTXETA

EUSKARRIAK

m2

ALDI BATERAKO

OKUPAZ.

m2

KANALIZAZIO

MOTA

POL.

LURZ.

ERABILERA,

XEDEA

EDO LUR MOTA

BAKAIKUKO UDAL MUGAPEA

BA-010

TRENBIDE AZPIEGUTUREN ADMINISTRATZAILEA, NAFARROAKO ONDARE BURUTZA

LIZARRA, 8 IRUÑA

417

ERRETENA

2

82

LARREAK

BA-012

M.ª SAGRARIO, SARASOLA FERNÁNDEZ

NAFARROA ETORB., 40 4-B DONOSTIA (GIPUZKOA)

471

92

1-4

KOLEKTOREA

1

47

BELAR-SOROA

BA-012

M.ª SAGRARIO, SARASOLA FERNÁNDEZ

NAFARROA ETORB., 40 4-B DONOSTIA (GIPUZKOA)

3.108

OBRAKO INSTALAZIOAK ETA BILTEGIAK

1

47

BELAR-SOROA

BA-013

M.ª MERCEDES, BEGUIRISTAIN CELAYA

SANTIO PLAZA, 12, BAKAIKU

15

3

KOLEKTOREA

1

52

BELAR-SOROA

BA-017

JUAN M.ª, LOPEZ-ZUBIRIA GOICOECHEA

GOIKOERREKA KALEA, 1 BAKAIKU

ANA, ANSO FERNÁNDEZ

BIDEBERRIALDE, 23 1-I BAKAIKU

SANTIAGO, LOPEZ-ZUBIRIA GOICOECHEA

BIDEBERRIALDE, 17 BAKAIKU

MARIA PILAR, GOÑI ONDARRA

GOIKOERREKA KALEA, ZK.G. BAKAIKU

349

135

GASA

1

43 A

LEHORREKO ALORRA

BA-019

M.ª MERCEDES, GAINZA ARRIZURIETA

CERRADOA, 37 UHARTE ARAKIL

M.ª MAGDALENA, GAINZA ARRIZURIETA

ZELAIKALEA, 4 3-A IDIAZABAL (GIP.)

441

TELEFÓNICA

1

41

LURZORUA

F0913009

Iragarkiaren kodea: F0913009