48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AMESKOABARRENA

2008ko aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Ameskoabarreneko Udalak, 2008ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

-Hasiera batez onestea 111.000 euroko kreditu gehikuntza ekitaldi honetako aurrekontuko "121-622 Herriko Etxeko berrikuntza, 1. fasea" izeneko kontu-sailean. Kontu-sail hori 150.000 euro zituen hasieran eta gehikuntzaren helburua da kontu-sailean diru aski dagoela bermatzea. 2007ko ekitaldiko itxieran gastu orokorretarako zegoen diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da kreditu-gehikuntza hori.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Ameskoabarrenean, 2008ko abenduaren 18an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0911973