48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

6/2009 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2009ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009kora luzatutako 2008ko ekitaldiko aurrekontua aldatzen duen 6/2009 espedientea (kreditu gehikuntza).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau :bon.ean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Altsasun, 2009ko martxoaren 11n.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0911919