48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

31/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" proiektuaren jendaurreko fasea ebatzi eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariaren urtarrilaren 23ko 4/2009 Foru Aginduaren bidez abiatu zen "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" izeneko proiektuaren desjabetze prozedura, eta jendaurrean jarri zen hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko epea bukatu eta honako alegazio hauek aurkeztu direla:

Juan Antonio Izu Quintana jaunaren alegazioa.

a) Obren ondorioak jasaten dituzten Vianako 28. poligonoko 203 eta 209. lurzatien jabea dela adierazi du.

b) Nekazaritza duela produkzio jarduera bakarra eta, bere finka desjabetzeaz gain, libratzen diren hondarrak aldi baterako okupatuko direla obrak egin bitartean.

Horrenbestez, desjabetze prozesuaren ondoko faseetan, behar bezala kontuan hartua izateko eskatzen du.

Erantzuna:

a) eta b) Balio justuaren fasearen ondotik ebaluatuko da zer kalte-ordain dagokion, okupatu aurreko akta egitean ondasunak deskribatu aurretik.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Azalpen zatian adierazi bezala ebaztea "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" izeneko proiektuaren jendaurreko fasea.

2. Behin betiko onestea "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean eta Vianako Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, alegatzaileari eta Vianako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo :bon.ean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek bukaera ematen dio administrazio publikoentzako administrazio bideari. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2009ko martxoaren 31n.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0913008