40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Alloko Udalak 2009ko otsailaren 13ko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Alloko Udal Planeko UE 1.15 unitatea urbanizatzeko proiektua, Juan Miguel Ulibarri Lezaunek prestatua, 2008ko abenduaren 19an ikus-onetsia eta Francisco Javier Montoya Cordónek, José Alfonso Montoya Cordónek eta Itziar Olcoz Martínezek sustatua. Proiektuak hirigintza zerbitzuen txosteneko 2. puntuan zehazturiko baldintzak bete beharko ditu. Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan (76. artikuluari dagokionez) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Allon, 2008ko otsailaren 16an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0910548