40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OLAZTI

Aurrekontuen hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2009ko otsailaren 26ko osoko bilkuran, 2009 urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez; aurrekontu horren barruan dago Udalaren Musika Eskolako Patronatuarena ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Olazti, 2009ko martxoaren 2a.-Alkatea, Iñaki Mentxaka Berra.

Iragarkiaren kodea: L0911168