40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MENDABIA

Aurrekontuko aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2009ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

14/2008 espedientea

Kreditu gehikuntzak:

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 51.200,00 euro.

Finantzabidea:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 51.200,00 euro.

Mendabian, 2009ko otsailaren 23an.-Alkatea, Miguel Angel de
Carlos.

Iragarkiaren kodea: L0910789