40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LARRAIA

2008ko kontuak. Onespena

Larraiako Kontzejuak, 2009ko otsailaren 18an egin bilkuran, 2008ko ekitaldiko kontuen espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Kontuen aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Larraian, 2009ko otsailaren 20an.-Kontzejuko burua, María Isabel Remón Echarri.

Iragarkiaren kodea: L0910713