40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CAPARROSO

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2008ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko aurrekontu orokorra aldatzen duen 6/2008 espedientea, kreditu gehikuntza bat eman baita.

Iragarkia 2009ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona zehaztuta behin betiko onetsitako aldaketa:

Gehikuntza berezia:

GASTUAK:

1 121 22605 "Kuota 012": 32.164,83 euro.

DIRU-SARRERAK:

1 45512 "Diru-laguntza, sustapen eta kalitateko jarduerak": 22.040,83 euro.

1.870 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako": 10.124,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2009ko otsailaren 26an.-Alkatea, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0911024