40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 02/2009 aldaketa. Hasierako aldaketa

Barañaingo Udalak, 2009ko otsailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2009ko aurrekontu orokorrean (2008tik luzatua) aldaketa egiteko 02/2009 espedientea, kreditu berezi bat onetsirik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesdunek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2009ko otsailaren 26an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0911074